LEZO INSTITUTUA
Aurkezpena eta historia

Aurkezpena eta historia

Historia

Lezo institutuko eraikina 1981ean inauguratu zen, garai hartan Joanes Etxeberri ikastetxea zuen izena. Orduan, ikastetxeak OHOko ikasleak jasotzen zituen eta B eredua zegoen indarrean. 1983an D ereduko lehenengo taldea iritsi zen Haur Eskolatik OHOra.

1996an DBH ezarri zen eta orduz gero eraikinak Lezo Institutua du izena. OHOko ikasleak Jaizkibel Azpi eraikuntza berrira pasa ziren. Geroago eraikuntza hau handitua izan zen eta orain Lezo Herri Eskolaren egoitza da. Egun, horretan Haur eta Lehen Hezkuntza daude.

Gauzak horrela, gaur egun Lezoko Eskola Publikoak bi ikastetxe ditu: Lezo Herri Eskola eta Lezo Institutua. Biak oso ongi koordinatuta daude eta 2 urteetatik 16 urte bitartera xanjuandar eta lezoarren hezkuntza bermatzen dute.

Ikasleak

Institutuak 3 lerro ditu DBH1, DBH2 eta DBH3 mailatan eta 2 lerro DBH4n, orotara 191 ikasle, gehienak Lezo eta Donibanekoak dira eta badira bakan batzuk Errenterikoak direnak.

Institutuko langileak

Lezo Institutuak hogeita hamar – hogeita hamabost irakasle ditu hainbat departamentutan antolatuta, pedagogia terapeutikako bi irakasle eta psikologo bat, orientatzailea dena; horretaz gain, badu administrari bat, atezain bat, hiru garbitzaile eta jangela zerbitzurako sei langile.

Gurasoek elkarte bat dute, Hezikuntza izenekoa. Elkarte honetatik datozkigu Ordezkaritza Organo Gorenerako partaideak, harremanak, diru-laguntzak…

Institutuko instalazioak

Eskolak dituen instalazioei dagokienez: gela arruntez aparte, jantokia, liburutegia, gimnasioa, informatika bi gela, musika gela, plastika gela, laborategia eta teknologia gela ditu.

Zerbitzuen atalean, garraioa eta jangela eskaintzen dira.