LEZO INSTITUTUA
Hizkuntza Normalk. Proiektua

Hizkuntza Normalk. Proiektua

Hizkuntza Normalkuntza Plana (HNP) euskara bultzatzeko programa bat da eta bere helburu nagusia euskararen erabilera indartzea, haren aldeko jarrera proaktiboa sustatzea eta euskal kultura balioan jartzea da; bereziki ikasleen artean.

Xede hori lortzeko bidean hainbat ekimen zehaztu ditugu aurtengo ikasturterako, hala nola:

  1. Arlo kurrikularra:
    • Euskal dimentsioa jakintzagai guztietan txertatzea.
    • Euskararen erabilera ebaluatzeko prozedura adostea.
  2. Irakasleak:
    • Euskararen erabilera sustatzeko estrategiak ezagutzeko formakuntza egitea.
  3. Ikasleak:
    • Ikasleen Euskara Batzordea indartzea.
    • Euslider egitasmoarekin euskal hiztunak aktibatzea.
    • Jolasorduetan Kalaka irratiarekin jarraitzea.
    • Gau Beltza, San Tomas, Euskararen eguna eta ikastetxeko beste jaialdietan parte hartzea eta euskal kultura sustatzea.
    • Ikasleei euskal erreferenteak ezagutaraztea (musikariak, idazleak, artistak, etab.)
  4. Familiak eta ikas-komunitatea:
    • Talaia guraso elkartearekin lankidetzan jarraitzea.
    • Familiei euskal kulturarekin lotutako ekintzen eta produktuen berri ematea.

KONTAKTUA: normalkuntza@lezobhi.eus