LEZO INSTITUTUA
Hilabetekaria

Hilabetekaria

Gure helburu nagusien artean Lezo Institutuko hezkuntza komunitatea indartzea eta bere parte hartzea sustatzea dago. Horretarako, ezin bestekoa da gure arteko komunikazioa ere sendotzea, fluidoagoa eta eraginkorragoa izan dadin. Asmo horrekin sortu dugu “Altabira” hilabetekaria.

Gure komunitatean dagoeneko gertatu ala gertatuko diren gertakari eta berri esanguratsuenak jasotzen ditu hilabetekariak. Denok izango dugu aukera, komunikazio tresna berri honetan parte hartzeko.

Ikusiko duzuenez, boletinaren bertsio bakarra dago. Hau da, ez da egongo ale bat euskaraz eta beste bat gazteleraz. Gure asmoa da ale horretan gure eskola hizkuntza guztiek tokia izatea baina, jakina, euskara izango da hizkuntza nagusia, gure komunitateak euskalduna eta euskaltzale izan behar dela denon artean erabaki dugulako gure Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua berritzeko murgilduta gauden prozesuan. Kontuan izan, eduki gehienak gure webgunearekin lotuta daudela eta, horrek, aukera emango du berria aukeratzen dugun hizkuntzan irakurtzeko. Gainera, Boletina bere irakurketa zuen seme-alabekin batera egiteko pentsatuta dago, aitzakia gisa eskolaren inguruan elkarrekin solasteko.

Espero dugu, euskara ez dakizuenok gure arrazoiak ulertzea eta bihotzez eskertzen dizuegu hizkuntza ez menperatu arren, egiten duzuen ahalegina gure komunitatean euskara sustatzeko eta indartzeko.