LEZO INSTITUTUA
Hezkidetza

Hezkidetza

Bizikidetza beti izan da Lezo Institutuko helburu bat. Eta bizikidetzaren alderdi garrantzitsua da hezkidetza.

2014-15ean egindako ikerketa batean gurean hezkidetzaren inguruko hutsune nabariak zeudela konturatu ginen eta behar horiek asetzeko Lezoko Instituturako Hezkidetza plan bat diseinatu eta martxan jarri genuen. Proiektua hiru ikasturtetan garatzekoa zen, 2015-2018 ikasturte bitartean, baina aurrera jarraitzeko asmo argia azaltzen du.

HELBURU NAGUSIA: Institutua hezkidetzailea izatea eta generoan oinarritutako indarkeriak saihestea dira.

BESTELAKO HELBURUAK

1) Institutuaren egoera hezkidetzari dagokionez aztertzen jarraitzea.

2) Irakasleak hezkidetzan formatzea.

3) Ikasleak kontzientzia feministaz hornitzea.

4) Gurasoak eta bestelako langileria hezkidetza prozesuaren barne bilakatzea.

5) Curriculum esplizitua eta inplizutua genero-ikuspegitik moldatzea (Ikasliburuak eta material didaktikoak genero ikuspegitik egokitzea, eta historian zehar eta esparru guztiko emakumeen ekarpena ezagutaraztea).

6) Ikasle libreak hezitzea genero arauek ez dezaten beraien identidadearen eraikuntza oztopatu (askatasunean oinarritutako heziketa-afektibo sexuala bermatu, ikasleen aukeraketa akademikoa genero-baldintzapenik gabe gerta dadila bermatu).

7) Genero indarkeriak gertatuz gero, tresnak edukitzea horri aurre egiteko.