Lezo Institutuan argi dugu hezkuntza ikasgelatik harago doan prozesua dela. Gazteen garapen pertsonala, soziala eta akademikoa ez da soilik eskola ordutegian gertatzen; herrian, lagunartean, familian, aisialdian eta komunitatean ere eraikitzen da. Horregatik sortu dugu HEZI LEZO egitasmoa: ikastetxea, familia, udal erakundeak eta herriko eragileak elkarlanean jarriko dituen hezkuntza-proiektu integrala.


