AURKEZPENA
Aurten martxan jarri dugun proiektua da, ikasleen errefortzu eta formakuntza beharrei arreta eskaintzeko asmoz. Hedatzek ekarri du saio arruntak goizez bakarrik eman eta arratsaldez bestelako saio batzuk eskaini ahal izatea.
EGUTEGIA ETA ORDUTEGIA
Hedatzeko saioak urriaren 8an hasi eta ekainaren 5ean amaituko dira. Astelehen, astearte eta ostegunetan bi saio daude:
- Lehenengoa, 14:45-15:45
- Bigarrena 15:45-16:45
SAIO MOTAK ETA IKASLEAK
Bi saio mota daude: errefortzuko saioak eta tailer ludikoak (eduki edo zaletasun desberdinak lantzen dituzte).
Errefortzuko tailerretan izena emango dute:
- DERRIGORREZ Ikasgaia pendiente duten ikasleek edo aurreko ebaluazioa suspenditu dutenek.
- Familiek eskatuta izena eman nahi duten ikasleek
Tailer ludikoeetan, edonork eman dezake izena. Institutuko irizpide pedagogikoen arabera zehaztuko da gehienezko kopurua eta ikasleen behin betiko zerrenda.

JANGELA
Hedatzeko saioetan parte hartzeko jangela zerbitzua erabili behar dutenek, institutuko sarreran dauden jangelako izen-emate orriak jaso beharko dituzte. Edozein zalantza izanez gero, jangelako arduradunarekin jar zaitezkete harremanetan ondorengo posta elektronikoaren bidez: lezojangela@lezobhi.eus.
Osasun eta segurtasun arrazoiengatik, goizeko saioak bukatu eta Hedatzekoak hasi bitartean, ezin izango da jangelatik aparte ikastetxeko beste edozein eremutan egon. Beraz, ez da egongo etxetik ekarritako janariarekin ikastetxean otordua egiteko aukerarik.
Horregatik, jangela zerbitzuan izena ematera animatzen zaituztegu, zuen seme-alabak modu seguruan eta osasuntsuan artatuak izango baitira.
LEHENENGO SAIOKO ZAINTZA
Arratsaldeko 1. saioan liburutegia irekita egongo da etxeko lanak egin ahal izateko zaintzako irakasle batekin, saioa bigarren orduan dutenentzat. .
AUTOBUS ZERBITZUA
Hedatzeko bigarren saioa bukatutakoan Lezora joateko autobus zerbitzua dago (16:50etan).
ARAUDIA
Honako dokumentuan Hedatzerekin lotutako araudia irakur dezakezue.
KONTAKTURAKO HELBIDEA
Gurekin kontaktuan jarri nahi baduzue, Institutura deitu edo mezua bidali hedatze@lezobhi.eus korreora.