Ikasturte hasieran, gela bakoitzean bi familia ordezkari aukeratzen dira, taldeko gainerako familien artean.
Haien eginkizun nagusiak hauek dira:
- Gelako familien eta ikastetxearen arteko zubi-lana egitea.
- Zuzendaritzak edo tutoreak helarazitako informazioa familiei zabaltzea.
- Familien ekarpenak, kezkak edo proposamenak jasotzea eta dagokion organora bideratzea.
- Behar denean, Familien Batzordean parte hartzea eta gelaren ikuspegia ordezkatzea.
Helburua da familien parte-hartzea sustatzea, komunikazioa erraztea eta hezkuntza komunitatean elkarlana indartzea.
