LEZO INSTITUTUA
Bizikidetzaren Behatokia

Bizikidetzaren Behatokia

Bizikidetzaren Behatokia Lezo Institutuan, ikastetxeko bizikidetza, ongizatea eta funtzionamendua aztertzeko eta hobetzeko sortutako jarraipen eta hausnarketa egitura bat da.

Zer da zehazki?

Behatokia ez da organo administratibo hutsa; entzuteko, datuak jasotzeko eta hobekuntza proposamenak egiteko espazioa da. Helburua da erabakiak komunitatearen ahotsean oinarritzea.

Zein dira bere funtzio nagusiak?

  • Bizikidetzarekin lotutako egoeren jarraipena egitea
  • Ikasleen, familien eta irakasleen iritzia jasotzea (galdetegiak, bilerak, ordezkarien bidez…)
  • Ongizateari eta giroari buruzko adierazleak aztertzea
  • Hobekuntza proposamen zehatzak egitea
  • Hartutako neurriak ebaluatzea eta berrikustea

Parte-hartzaileak

Komunitateko sektore desberdinetako ordezkariek hartzen dute parte eta, bereziki, ikasleek izango dute protagonismoa.

  • Ikasleak: 16 ordezkari
  • Zuzendaritza
  • Orientazailea
  • Hezkideta arduraduna
  • Ongizate eta bizikidetza arduraduna
  • Familiak: 2 ordezkari

Zertarako da garrantzitsua?

Behatokiak aukera ematen du:

  • Arazoak garaiz detektatzeko
  • Erabakiak parte-hartzaileak eta gardenak izateko
  • Bizikidetza plana etengabe eguneratzeko eta hobetzeko
  • Ikastetxean konfiantza sare sendoa eraikitzeko