AURTEN LANDUKO DITUGUN GAIAK:
2024-2025 ikasturtean, tokiko agendan zein eskolako agendan, 2030 agendako 13. helburu landuko da:
“ Klimaren aldeko ekintza”
2030 Eskola agendan aurreikusitako ekintzak:
- 2 DBH-ko proiektu komunitarioan “Larrialdi klimatikoa” landuko da
- 4 DBH-ko proiektu komunitarioan “ Itsas hondakinen erronka, Mater proiektua” landuko da
- Hauekin batera, jasangarritasunarekin lotutako prestakuntza eta tailerrak antolatuko dira:
- Laboratorium Bergaran
- Kultura eskola “Gure plastiko preziatua”
- Hondakinen kudeaketa
- Pagoeta irteera
- Ura araztegiko bisita
- Etabar

Baina, zer da Agenda 2030 Programa? Hurrengo lerroetan programa honen nondik norakoak laburki azaltzen dira.
Lezo Institutuan 2008-2009 ikasturtean Agenda 21aren ibilbideari ekin genion. Urte hauetan hainbat gai jorratu ditugu gure ikastetxean, hala nola, ura, hondakinak, kontsumo arduratsua, elikadura jasangarria, …
2015eko irailaren 25ean Nazio Batzuen Batzar Nagusiak “Gure mundua eraldatzea: Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda” izeneko dokumentua onartu zuen. Era honetan, mundu mailan garapen eredu iraunkor baten alde lan egiteko konpromisoa hartu zuten herrialde ezberdinek eta 2030 urterako Garapen Iraunkorraren 17 Helburuak betetzeko bide-orria onartu zuten. Helburu horien bidez Nazio Batuen Erakundeak “inor atzean geratzen ez dela” bermatu nahi du. Data hortatik aurrera, Eskolako 2030 Agenda izena hartu zuen aurrekoaren jarraipena den honek.
ZER DA?
Ikastetxearen jasangarritasunerako eta kalitaterako hezkuntza-programa bat da. Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da, eta udalerriko garapen jasangarrian esku hartu eta laguntzen du. Ingurumen-hezkuntza programa bat denez, ingurumen-arazoen konponbidean parte hartzeko ezaguera, gaitasuna, jarrera, motibazioa eta konpromisoa garatzea da haren xede nagusia.
Bere ezaugarri garrantzizkoenak hauexek dira:
- Bi eremu lantzen ditu, eskola bera eta udalerria edo eskualdea.
- Hezkuntza-komunitatearen partaidetza du ardatz eta oinarri, eta ikasleen protagonismoa bilatzen du.
- Kudeaketa arduratsu eta jasangarria sustatzen du, bai ikastetxean, bai udalerrian ere, baliabideak, erabilitako materialak, energia eta hondakinak modu egokian baliatzeko.
- Curriculum-berrikuntza eragiten du, hezkuntza-helburuen hausnarketa bultzatuz eta ingurune hurbileko edukiak landuz.
Bi eremu lantzen ditu, eskola bera eta udalerria edo eskualdea.
Hezkuntza-komunitatearen partaidetza du ardatz eta oinarri, eta ikasleen protagonismoa bilatzen du.
Kudeaketa arduratsu eta jasangarria sustatzen du, bai ikastetxean, bai udalerrian ere, baliabideak, erabilitako materialak, energia eta hondakinak modu egokian baliatzeko.
Curriculum-berrikuntza eragiten du, hezkuntza-helburuen hausnarketa bultzatuz eta ingurune hurbileko edukiak landuz.
Bestalde, eta herri mailan, helburu berdinei laguntzeko xedez, Tokiko 2030 Agendaren inguruan egiten da lan. Horrela, herriko arazo eta egoerak aztertzen dira eta haiek hobetzeko edo konpontzeko proposamenak egiten dizkiote ikasleek Udal arduradunei. Kontu hartze hau urtero egiten da, ikasturte amaieran eta Udalaren ardura da haiei erantzuna ematea.