Oiartzuna irteera
Oiartzuna irteera

Oiartzuna irteera

Asteazkenean DBH1eko ikasleek Oiartzunera egin zuten irteera. Ergoien auzoan kokatuta dagoen Soinuenean, Euskal Herriko eta mundu zabaleko musika tresnak ezagutu, entzun eta jotzeko aukera izan zuten. Beroari aurre egiteko eta hamaiketako jan ondoren, errekara ere gerturatu ziren. Bukatzeko, Arditurriko meategiaren bihotzera sartu ziren kasko eta guzti.