Gaur DBH3ko ikasleek rap tailerra izan dute Odei Barroso rapeatzaile lapurtarrarekin. KEA astean bere bi kanturekin olerki musikatuak egin genituen eta oraingoan Odei bera etorri da gure artera rapak sortzen irakastera. Hasieran musika estilo honen historia eta nondik norakoak azaldu dizkigu eta ondoren talde txikitan koplak idatzi ditugu. Guztion koplekin abesti ederra idatzi eta kantatu dugu. Hementxe duzue sortu ditugun barra batzuk:
Pantailak
Txikiak garenetik pantaila bat aurrean
zaintza beharrean izan dugu tartean
haiei lotuta hezi egin gaituzte
Orain uzteko eskatzen ahal digute?
Norma
Gazteok enkajatzeko dugu beharra.
Mozkorrak hartzearena lagunak egin nahian.
Maskarak kenduz lortuko dugu indarrak
Denok dugu arrazoi bat jarraitzeko batailan.



