Lezoko eskribak
Lezoko eskribak

Lezoko eskribak

Antzinaroko eskriben moduan aritu ziren astelehenean DBH1eko ikasleak. Aurreko astean, papiroaren itxura eman zioten folio bati ura, kola eta kafearen nahasteka bat erabiliz. Lehortu ondoren, Antzinako Egiptoko hieroglifikoak idatzi zituzten bertan. Buztin gainean eta makiltxo bat erabiliz, Antzinako Mesopotamiako idazkera kuneiformea ere ezagutu zuten.

Giro bikaina izan genuen eta oso lan txukuna egin zuten gure eskribek!!!