Gaur institutuko ikasle talde guztiek Britainiar kulturari buruzko tailer bat jaso dute Burlington argitaletxeko Marken eskutik. Oso modu ludiko eta dinamikoan Britainia Handiko leku eta pertsonaia esanguratsuak, sinbolo nazionalak, janari tipikoa, etab. ezagutu dituzte eta aldi berean ingelesa praktikatu dute. Oparitxo batzuk ere jaso dituzte eta hainbat datu bitxi ezagutu. Adibidez, ba al zenekiten Galesen dagoela Europan izen luzeena duen herria? Llanfairpwllgwyngyllgogerychwyrndrobwllllantysiliogogogoch deitzen da. Ea nor ausartzen den hori ahoskatzera!
