Maiatzaren 5ean Lapurdiko hiriburua ezagutzeko aukera izan zuten DBH2ko ikasleek. Baionak dituen 2.000 urteetan zehar egin genuen ibilaldia, Erromatarrek sortutako Lapurdumeko harresia ikusi, Erdi Aroko kaleak zeharkatu eta askoz berriagoa den udaletxe aurrean bukatu genuen bisita.
Eraikin gotikoen ezaugarriak atzeman dituzte katedralean, bertako arrosa leihoa, arku zorrotzak eta arbontanteak nabarmendu diuzte. Klaustrora sartu eta bertako berzitasunak entzutearekin batera, lur azpian lurperatutako gorpuzkinen berri izan dute.


