Maiatzaren 5ean DBH 2. mailakoak Eureka! Zientzia Museoan izan ziren. Bertan, museoko erakusketak bisitatzeaz gain, 2 tailer burutu zituzten. Batetik, robotika-tailerra izan zuten Legoren robotika kit-ekin. Eta, bestetik, elektrizitate-tailerra izan zuten. Bigarren tailer horretan esperimentu ikusgarrien bidez elektrizitatea zer den eta nola funtzionatzen duen ikasi zuten. Dudarik gabe, zientziaren bueltan goiz ederra igarota eta asko ikasita etorri ginen bueltan.


