Angeleta Ferrer ikastetxeari bisita
Angeleta Ferrer ikastetxeari bisita

Angeleta Ferrer ikastetxeari bisita

Lezo Institutuko berrikuntza arduradunak Bartzelonako Angeleta Ferrer ikastetxea bisitatu du. Bisitaren helburua hezkuntza-berrikuntzaren arloan esperientziak partekatzea eta metodologia berritzaileetan sakontzeko formakuntza jasotzea izan da.

Angeleta Ferrer ikastetxea Kataluniako hezkuntza-berrikuntzan erreferente gisa ezaguna da. Ikaskuntza kooperatiboa, proiektuetan oinarritutako metodologia eta ikasleen autonomia sustatzen dituzten estrategiak garatzen ditu, besteak beste.

Bisitan zehar, gure lankideak hainbat saio praktiko eta behaketa-jardueretan murgiltzeko aukera izan du, eta egia esan, ideia interesgarri mordoa jaso situ. Irakasleen eguneroko lana bertatik bertara ikustea oso aberasgarria izan da, eta inspirazio iturri ederra ere bai.

Ikasitako guztiarekin, erronka izango da ideia horiek gure errealitatera ekartzea eta pixkanaka martxan jartzea.