Familia Eskola: Entzutearen garrantzia nerabeen hezkuntzan: Miren Camisónekin hitzaldia
Familia Eskola: Entzutearen garrantzia nerabeen hezkuntzan: Miren Camisónekin hitzaldia

Familia Eskola: Entzutearen garrantzia nerabeen hezkuntzan: Miren Camisónekin hitzaldia

Elkarri entzuteak hitzak entzutea baino gehiago esan nahi du; bestearen ikuspuntua ulertzeko eta epaiketarik gabe egoteko prestutasuna eskatzen du. Pazientziaz egotea hitz egiten ari den pertsonak adierazteko duena amaitu arte, aurretik moztu gabe, nahiz eta ados egon ez. Baina presentziaz egotea eta arretaz entzutea kosta egiten zaigun zerbait izaten da, bizi-erritmo azeleratua, eredu asaldatua eta hiperaktiboa duen gizarte batean hezi garelako.

Nerabeek bizi dituzten aldaketa emozional, psikologiko eta sozialen ondorioz, gurasoen eta seme-alaben arteko harremana konplexua bihurtzen da askotan. Baita irakasleen eta nerabeen artean ere. Nerabeei lasaitasunez entzutea ezinbestekoa da errespetuzko harremana eta gure arteko elkarrizketa-prozesua ezartzeko, gatazka-egoerak tartean egon ala ez. Bestalde, errespetuz entzunak izatea eredu positibo bat eskaintzen dio nerabeari; besteei eta bere buruari entzuten ikasteko.

Nerabe baten jarrera alda daiteke benetan entzuna sentitzen bada? ¿Entzuteko prest gaude gatazka-egoeretan? ¿Zer esan nahi du epaitu gabe entzuteak? Zerk zailtzen digu entzutea?

HIZLARIA

Miren Camisón | Filosofo aholkularia

Filosofian lizentziaduna eta Haur Hezkuntzan diplomaduna. Haurtzaroaren prebentzioan aditua.
Apirilaren 29an, 17:30-19:00 bitartean, Lezo Institutuan.

IZENA EMATEKO GALDETEGIA