Ipuin tailerra
Ipuin tailerra

Ipuin tailerra

Azken urteotan egin dugun moduan, aste honetan DBH2ko ikasleek Ipuin Tailerra izan dute Lur Kortaren eskutik. Bi orduko saioetan ahozkotasuna eta sormena landu dituzte hainbat dinamika parte-hartzaileren bitartez, eta gelakideen aurrean istorio horiek antzeztuz amaitu dute saioa. Tailer honek zuzenean erantzuten dio ikasleen ahozko adierazpena indartzeko dugun erronkari.