Lezo Institutuak Altabira Eguna ospatuko du herrian martxoaren 18an
Lezo Institutuak Altabira Eguna ospatuko du herrian martxoaren 18an

Lezo Institutuak Altabira Eguna ospatuko du herrian martxoaren 18an

Datorren martxoaren 18an, Lezo Institututik Altabira Eguna ospatuko dugu herrian, ikasleek ikasturtean zehar egindako lanak kalera ateratzeko eta herritarrekin partekatzeko helburuarekin. Jardunaldia “Lezo Institutua plazara!” lelopean egingo dugu.

Eguna 9:30ean irekiera ekitaldiarekin hasiko da. Goizean, 10:00etatik 12:30era, Zientzia Azoka antolatuko dugu Gurutze Santuaren plazan (eguraldi euritsua eginez gero, Saldise plazan); aldi berean, Euskal Herriko Historiaurrearen Museoa irekita egongo da Lezoko kultura aretoan. Arratsaldean, museoa berriz ere irekita egongo da 16:30etik 18:00etara.

Gainera, 13:00etan, Andoni Ollokiegiren emanaldia izango da. Goiz osoan zehar taberna zabalik egongo da, giro atsegina sortu eta topagune bihurtuz.

Lezo Institututik ikasleek antolatutako Altabira Egunera gerturatzera animatu nahi zaituztegu familia eta herritar guztiak: ikasturteko lanak ezagutzeko, kulturaz eta zientziaz gozatzeko eta topagune bat elkarrekin partekatzeko.