Ebaluazioari buruzko informazio-saioa familientzat
Ebaluazioari buruzko informazio-saioa familientzat

Ebaluazioari buruzko informazio-saioa familientzat

Datorren asteazkenean, Lezo Institutuan ebaluazioari buruzko informazio-saio bat eskainiko dugu, eta familia guztiak gonbidatuta zaudete.

Ikastetxean egindako hausnarketa-prozesuaren ondoren, ebaluazioarekin lotutako hainbat berrikuntza martxan jarri ditugu, hala nola boletin eredu berriak eta ikasleen jarraipen-dokumentuak. Saio honetan, aldaketa horien azalpenaz gain, ebaluazioaren izaerari buruzko informazioa ere partekatuko dugu, eta familiek izan ditzaketen zalantzei erantzungo diegu.

Data: urtarrilaren 28a
Ordutegia: 17:30 – 19:00

Bilerara etortzeko asmoa baduzue, izena ematea eskertuko dizuegu.

Eskerrik asko zuen inplikazioagatik.