Bi urteren ondoren, bueltan dugu Korrika. Aurtengoan ere, martxoaren 19tik 29ra bitartean, 24.KORRIKAK Euskal Herria zeharkatuko du eta korrika laguntzaile izateko aukera aurkeztu nahi dizuegu, norbaiten interesekoa izan daitekeelakoan.
Izena emanez gero, 15€ren truke
Korrikako pina jasoko duzu etxean eta baita beste hainbat abantaila ere: asteroko zozketak, AEK-ren ekimenetan lehentasuna eta deskontuak…
Informazio gehiagorako joan esteka honetara. Bertan izena ere eman dezakezue edo bestela atxikitako PDFa bete.
