Talo tailerra
Talo tailerra

Talo tailerra

Iazko arrakasta ikusita, aurten ere talo tailerra izan dute Euskara Batzordeko kalakariek eta Euskararen egunean egin genituen jolasetako irabazleek. AEKko ikasle eta irakasleen laguntza izan dugu jaki goxo hauek prestatzerakoan.

Haien azalpenak entzun eta primerako taloak prestatu eta dastatu dituzte gure ikasleek. Mila esker AEKko kideei eta Talaia guraso elkarteari ekintza polit hau posible egiteagatik.

On egin!