Aurreko igandean, abenduaren 14an, Lezo Institutuko DBH 4. mailako ikasleak Santomas eguna ospatzen egon ziren herrian. Ekimen honen bidez, gure kulturaren transmisioa eta herriko giroaren sustapena bultzatu zituzten.
Horrez gain, ikasleek pintxoen salmenta egin zuten eta Gabonetako otarraren zozketa antolatu zuten. Jarduera horien bidez lortutako dirua ikasbidaiarako bideratuko dute, ikasleen inplikazioa, ardura eta ekintzailetza balioan jarriz.
