Aurten ere euskararen eguna ospatzeko hainbat ekintza antolatu ditugu institutuan. Abenduaren 3a baino lehen ikasleei 5 erronka aurkeztu zitzaizkien taldean osatzeko. Hala nola, euskarazko memeak egitea, euskara sustatzeko logo eta leloak sortzea edo aho korapiloak esatea.
Erronkak bete ziztuzten ikasleekin atzo hainbat jolas egin genituen Euskara Batzordeko kalakariek antolatuta. Ederki ibili ziren ikasleak aulki jokoan, patata beroan, bingo musikatuan, etab. Jokuetako irabazleek abenduaren 18an talo tailerrean parte hartzeko aukera irabazi zuten.
Hausnarketarako tartea ere hartu genuen gela guztietan lehen saioan. Ikasleek euskararekin dituzten oroitzapen onak eta euskarazko hitz kuttunak bildu zituzten eta euskaraz gehiago aritzeko konpromiso hartu zituzten.
Ea konpromiso hauei 365 egunez eusten diegun!





