Urteroko simulakroa
Urteroko simulakroa

Urteroko simulakroa

Simulakro bat planifikatutako jarduera bat da, larrialdi-egoera bat modu kontrolatuan eta seguruan birsortzea helburu duena, pertsonak benetako gertaera baten aurrean modu egokian jarduteko prestatzeko.

Ariketa praktiko bat da, eta aukera ematen du ebakuazio, komunikazio eta koordinazio prozedurak probatzeko larrialdi baten aurreko erantzunean parte hartzen duten eragileen artean.

Azaroaren 27an egin dugu Institutuko ebakuazioa. Gelak hustu dira, pasiloetatik modu ordenatuan jaitsi eta frontoian ilaretan bukatu dugu. 7 minutu baino zertxobait gehiago erabili dugu. Ez dago gaizki!