Azaroaren 26an Lezo Institutuko klaustro osoa bildu ginen gure ebaluazio ereduaz sakon hausnartzeko eta aurten ikastetxean aurrera daramatzagun zenbait erabakiren inguruan adostasunak berrikusi eta erabakiak hartzeko. Saioa talde txikitan eta gune ezberdinetan antolatu genuen, irakasle guztiek beren iritzia modu erosoan eta parte-hartzailean eman ahal izateko. Ondoren, talde handian partekatu genuen guztia, ikuspegiak bateratuz eta konpromisoak finkatuz.
Jardun oso aberasgarria izan zen, eta norabide berean jarraituko dugu: gure ebaluazio eredu hezitzailea sendotzen eta ikasleen ikaskuntza-prozesua hobetzen.
