Joan den asteazkenean, familien ordezkariek osatutako lan-taldea bildu zen Ikastetxeko Familien Batzordea (IFB) martxan jartzeko lehen urratsak emateko. Saioa EDE Fundazioak dinamizatu zuen, eta bertan hainbat gai landu ziren: batzordearen osaera, funtzionamendua, egitekoak eta helburu nagusiak.
Eztabaida aberats eta eraikitzaile baten bidez, familien ordezkariek euren ekarpenak partekatu zituzten eta IFBak izango duen eginkizuna zehazten joan ziren. Hurrengo saioan , azken alderdiak adostu eta dagokion erabakiak hartuko dira, batzordea modu ofizialean eratuta gera dadin.
Lezo Institutuak eskertu nahi du familien konpromisoa eta parte-hartzea; izan ere, komunitate sendo eta kolaboratzaile bat eraikitzeko ezinbestekoak dira. Etorkizuneko pausoen berri ematen jarraituko dugu.

