Lezo Institutuan, emakumeen kontrako indarkeriarik EZ
Lezo Institutuan, emakumeen kontrako indarkeriarik EZ

Lezo Institutuan, emakumeen kontrako indarkeriarik EZ

Lezo Institutuan irmoki eta zalantzarik gabe adierazi nahi dugu emakumeen aurkako  edozein indarkeria mota gaitzesten dugula. Gure ikas komunitateko kideok onartezin jotzen dugu indarkeria misoginoaren edozein adierazpide, edonork eraginda ere, eta argi dugu gure artean ez duela inolako tokirik.

Gure hezkuntza-proiektuaren ardatz nagusietako bat da espazio seguru, errespetuzko eta berdinzale bat eraikitzea, komunitateko kide guztientzat. Horregatik, egunero egiten dugu lan bizikidetza osasuntsua, errespetua eta ikuspegi hezkidetzailea bermatuko duten jarrerak, harremanak eta praktikak sendotzeko.

Indarkeria matxistaren aurkako konpromisoa ez da adierazpen huts bat: gure jardun pedagogikoan, gure eguneroko harremanetan eta gure komunitatearen balioetan txertatutako printzipio etiko irmoa da.

Lezo Institutuak konpromiso hauek hartzen ditu:

  • Eraso edo diskriminazio sexistaren aurrean tolerantzia zero ezartzea.
  • Prebentzioa lehenestea eta ikasleen artean errespetuzko harreman ereduak sustatzea.
  • Edozein egoeren aurrean biktimei arreta, babesa eta erantzun egokia eskaintzea.

Gure ikastetxeak ez da indarkeria matxistaren aurrean isilik egongo, eta gure komunitate osoaren inplikazioa eskatzen dugu, guztion artean espazio seguru eta bidezko bat eraikitzen jarraitzeko.