Mitologik
Mitologik

Mitologik

Urtean zehar hainbat ekintza antolatu eta dinamizatu dituzte Euskara Batzordeko kideek gure hizkuntza erdigunean jarri eta bultzatu nahian. Horregatik,
eta egindako lana eskertzeko asmoz, Mitologik ihes gelara egin dugu irteera. Hiru ibilbideak egin dituzte, talde bakoitzak bat, eta gustura aritu dira erronkei aurre egin eta bakoitzak bere helburua lortzeko bidean.

Azpimarratzekoa da era berean ikasleek izan duten jarrera onagatik zoriontzeko jaso dugun mezua. Beraz, eskerrik asko Kalakariei zuen lanagatik eta jarreragatik. Aipamen berezia egin nahi genieke, 4.DBHko kideei, izan ere, beraiek izan dira ardura gehien hartu dutenak eta ondorengoei bidea ireki dietenak. Beraz, eskerrik asko zuen parte-hartzeagatik eta hemendik aurrera ere, gure hizkuntzaren alde lan egiten jarrai dezazuen animatzen zaituztegu.