Azken urteetako dinamika jarraituz, aurtengoan ere, EUSLIDER programari amaiera emateko ekintza soziala antolatu dute 3.DBHko zenbait ikaslek 1. eta 2. DBHko ikasleei zuzenduta. Ikasturtean zehar hainbat lanketa egin ondoren, ekainaren 16rako jolasak prestatu zituzten eta azken bi orduak erabili zituzten horiek gauzatzeko. Giro onean aritu ziren elkarlanean eta euskara sustatzeko bidea eraikitzen jarraitzeko alea jarri zuten.




