Eusbrilet
Eusbrilet

Eusbrilet

Euskara Batzordeko Kalakariek urteari amaiera emateko Eusbrilet jolasa antolatu dute 1. eta 2. DBHko ikasleentzat. Ohiko Brileta eta euskararen inguruko ezagutza elkartzen dituen modalitatea asmatu zuten. Horren arabera, baloiaz ikasle bat jotzen zutenean, kartzelera joan aurretik euskara edo euskal kulturarekin loturiko galdera bat egiten zioten eta zuzen erantzuten bazuen, libre geratzen zen. Aitzakia polita izan zen denen artean jolasean aritu eta euskal kultura zabaltzeko.