DBH3 eta DBH4ko ikasleek Aitor Majada TikTokerraren bisita jaso dute. Sare sozialetan abesti ezagunen euskal coverrak egiteagatik egin da ezagun Majada, nahiz eta orain bestelako edukiak ere igotzen dituen (bere abestiak, memeak, etab.) Ikasleei bere burua aurkezteaz gain, euskararekin izan duen harremana azaldu die eta euskararen garrantzia azpimarratu du. Solasaldiaren ondoren, kahoot bat egin dute, Aitorren bideoak ikusi eta animatu direnek Autotunea probatzeko aukera ere izan dute. Mila esker, Aitor, goiz pasa polit honengatik!




