Ikasturte honetan, DBH 4ko ikasleek Proiektu komunitarioa ikasgaian Plastikoen erronka garatu dute. Unitateari amaiera emateko ikasleek, taldetan banatuta, proiektu bat garatu behar zuten. Antü Sarai Aguirre, Garbiñe Da Silva, Fatima Ezzahra, Kristina Hryn eta Janire Irigoyenek Mila plastikoen begirada murala gauzatu dute.
Proiektuaren helburua ikastetxean eta gure bizitzan orokorrean plastikoaren presentziaz ohartaraztea izan da. Horretarako, ikasturtean zehar gure ikasleek baratzan bota eta Markosek jaso dituen plastikoak erabili dituzte.
Hau ikusita ea denok gai larri honetaz kontzientzia gehiago hartzen dugun!
