Hiruhileko honetan, Europako Aintzinako hainbat kulturen eta haien sinesmenen inguruko lanketa egiten ari gara 1.DBHn, eta horien artean, gurearena, Euskal Kulturarena. Hori dela eta, Mitologia tailerra jaso genuen maiatzaren 6an eta gure arbasoen sinesmenei buruzko informazio interesgarria jaso genuen.
Hasiera batean, borobilean elkarturik, geure buruaren aurkezpena egin eta ekarritako objektu kuttuna zein zen esan ondoren, erdigunean jarri genituen. Jolas baten bidez talde txikiak osatu eta ikasleek ezagutzen dituzten izaki mitologikoak izendatu zituzten, haien inguruko istorio edo kondairak entzun bitartean jolasa egiteko. Kontakizunak oso baliagarriak izan ziren, gugana iritsi diren zenbait ideia gezurtatu eta beste hainbat eskuratu baikenituen.
Azkenik, Eguzki-lorearen jatorria ezagutu eta kondaira entzun bitartean erlaxatzeko aukera ere izan genuen. Gure arbasoen sinesmenetan sakondu eta, haien moduan, gustuko ez ditugun gauzak atzean utzi, zein desioak eskatzeko aukera ere izan zuten ikasleek ikatz zati eta gaztainak erabiliz.




