Aurten eta Bakeola taldearen laguntzaz bizikidetza proiektu berri bati ekin diogu. Proiektu honetan parte hartzen ari gara ikasleak, irakasleak eta gurasoak edo tutore legalak ere.
Gai desberdinak lantzeko asmoarekin gabiltza, horien artean, zer suposatzen duen gaur egun neska edo mutila izatea, ze estereotipoak dauden, zein rolak dauzkaten…
Honi heltzeko Udaleko Gizarte Zerbitzuetatik eta kale hezitzaileek bideratut proposamen bat luzatu ziguten, gaia Hedatzen lantzeko.
Proposamen oso interesgarria iruditu zitzaigun eta Hedatzen, bakarrik batzuekin, egin beharrean erabaki genuen goizean, klase arruntetan egitea 3. mailako ikasle guztiekin.
Apirilaren 3an eta 4an burutu genuen lana. Talde natural bakoitzarekin 2 orduko saio bat egin genuen. Lehen orduan neskak eta mutilak bereiztu genituen, neskak alde batetik eta mutilak bestetik; bigarren orduan berriro denak elkarrekin, elkarri bizipenak, adierazpenak, konstruktuak, gainditu beharreko estereotipoak… kontatu zioten.
Gai orokor hauen barruan gai espezifikoagoak lantzeko aukera egon zen ere, adibidez, botere harremanak, maitasun erromantikoa, genero indarkeria eta
indarkeria matxista, kontsentimentua eta desira, emozioen bizipena…
Institutuan inoiz egin ez den esperientzia berria izan da, lehen pausotxo bat aurrerago gaiari sakontasunez heltzeko.
