Egun paregabea pasatu dugu Donostian!
Lehenengo, “Don Quijote” antzerki-obra ikusi dugu Lugaritzen. Ikuskizunaz gozatu ahal izateko aktoreei zor zaien errespetua nabaria izan da Lezoko ikasleen artean. Berriz ere, ZORIONAK!
Gero, eguraldi zoragarria lagun, Kontxatik paseo bat eman dugu eta aprobetxatu dugu turistekin hitz egiteko gure ingelesa praktikatzen genuen bitartean. Turistei elkarrizketa txiki bat egin diegu eta klasean egindako triptikoa eman diogu ordainetan.
Errepikatzeko gogoa ematen du!





