1.DBHko eta 3.DBHko ikasleekin “Pista edo Galdera jolasa” egin dugu Lezoko herrian zehar.
Launaka edo bosnaka taldekatu ditugu gazteak, bakoitzari Lezori buruzko galdera sorta bat eman eta horien erantzunak bilatu behar izan dituzte beraiek duten informazioarekin edo herritarrei galdetuz.
Gustura aritu dira kalean zehar aurkitutako herritarrei, dendariei edota udaleko langileei galderak egiten eta erantzun asko bildu dituzte gehienek. Horrez gain, beraien herria gehiago ezagutzeko ere balio izan diela esango genuke.
Amaitutakoan, galdera zuzen gehien eman dituen taldeko kide bakoitzari domina berezi bana eman diogu sari gisa.









