Lezoko eskribak
Lezoko eskribak

Lezoko eskribak

Gaur 1.DBHko ikasleak Antzinaroko eskriben moduan idazten aritu dira euskarri desberdinak erabiliz. Batetik, papiroen itxura duten orriak sortu ondoren, hieroglifikoak idatzi eta Antzinako Egiptoko irudiak txertatu dituzte bertan.

Bestetik, Mesopotamiako eskriben antzera buztinezko oholtxo gainean egurrarekin markak eginez idazkera kuneiformea irudikatzen saiatu dira. Lan bikaina egin dute gure eskribek!