Udaberria iritsi da eta, harekin batera, gure ikastetxeko baratze ekologikoa lantzen hasi gara. Gaur, DBHko 1. mailako ikasleek eman dituzte lehen urratsak jarduera berezi honetan. Gogotsu, lurra prestatzen eta gure naturgune txikia zaintzen ikasi dute. Laster, barazkiak, landare aromatikoak eta, batez ere, kontzientzia ekologikoa haziko dira bertan.
Elkarrekin jarraituko dugu ezagutza, errespetua eta iraunkortasuna lantzen!


