Albaola, gure itsas ondarea
Albaola, gure itsas ondarea

Albaola, gure itsas ondarea

Gure eskualdeko ondarea ezagutze aldera, Albaola itsas faktoriara joan ziren 2. DBHko ikasleak apirilaren 9an. Horretarako, institututik Pasaiara oinez egin genuen bidea, giro lasai eta atseginean, eguzkia lagun. Gure eskualdean hain ezaguna den motora erabili genuen Donibanetik San Pedrora joateko.

Behin Albaolan, gure kultura eta atzerriko hizkuntza uztartuz, ingelesez egin ziguten bisita gidatua. XVI. mendeko San Juan baleontziaren erreplika eraikitzeko arotzak, burdingileak, iruleak eta gremio desberdinetako langileak behar direla azaldu ziguten, baita garai horretan Ternuarako bidea nola egiten zuten ere.