Stem erronka KEA astearen barruan egin dugun ekintza interesgarria izan da. Ikasleak taldean lan eginez parte hartu dute. Honela, Stem jokuak aukeratu, elkarrekin jolastu eta aurkezturiko erronkei aurre egin diete.
Aukeraturiko jokuen artean Gravitrax, Laberinto, Dorrea, Rush hour, Kartak, Cup speed eta abar egon dira.











