“IkasLab” izango dugu hurrengo ikasturtean Lezo Institutuan
“IkasLab” izango dugu hurrengo ikasturtean Lezo Institutuan

“IkasLab” izango dugu hurrengo ikasturtean Lezo Institutuan

Hurrengo ikasturtean IkasLab izeneko espazio berria izango dugu gure ikastetxean. IkasLaben bidez ikaste prozesuetan metodologia aktiboak eta teknologiaren erabilera esanguratsua erabiliz gure hezkuntza jarduna hobetzeko aukera eskaini nahi da.

Etorkizuneko ikasgelaren ereduak hainbat eremutako metodologia, teknologia eta jarduerak uztartzen ditu.

Ikaskuntzarako espazio malguen bidez espazioaren beste antolaketa bat proposatzen du, ikasleen trebetasunak garatzeko edukiak eskuratzeaz haratago. Horrela, ikaskuntza zonifikatu bat aurkezten du, eremu edo txokotan banatuta: Ikertu, Elkarreragin, Trukatu, Garatu, Sortu eta Aurkeztu. Espazio irekiek eta altzari moldakorrek, ordea, kontzeptu zonifikatu hori leku malgu bihurtzen dute, azkar berkonfiguratu baitaiteke taldeka, bikoteka edo banaka lan egin ahal izateko beharraren arabera. Horien helburua irakatsi eta ikasteko prozesuak bultzatu eta estimulatzea da, ikaslea prozesu osoaren protagonista bihurtuz.

Loturan klikatuz gero, Gasteizko Koldo Mitxelena Istitutuko eredua ikusteko aukera izango duzue.