Familia eskola: Komunikazioa familian
Familia eskola: Komunikazioa familian

Familia eskola: Komunikazioa familian

Pasa den martxoaren 31an ia 40 pertsona elkartu ginen Lezo Institutuan, Hezikuntza Gusaso Elkarteak, Lezo institutuarekin elkarlanean, antolatutako Familia Eskola dinamikaren baitan komunikazioa familian gaiari heltzeko. Saioa Izar Arregi psikoterapeutaren gidaritzapean joan zen eta, bertan, familia giroa hobetzeko etxean disziplina positiboa ezartzeko moduen inguruan aritu zen bera.

Hitzaldian zehar, besteak beste, nerabea helduen mundura helduari aurre eginez sartzen dela azaldu zuen. Hau da, autoritateari egiten diola aurka, ez guri, eta hori kontuan hartzekoa dela azpimarratu zuen. beraz, garrantzitsua da gaztea ulertzen saiatzea eta mugak eta ondorioak berarekin hitz eginda ezartzea. Bukaerako eztabaida ere oso interesgarria izan zen eta bertaratuek aukera izan zuten beraiek kezkak, beldurrak eta zalantzak partekatzeko.

Dudarik gabe, Familia Eskolaren dinamika aukera paregabekoa da elkarrengandik ikasteko eta, denon artean, gure seme-alabek eta ikasleek planteatzen dizkiguten erronkei nola aurre egin hausnartzeko.