UEMAko sentsibilizazio saioak 2.DBHko ikasleekin
UEMAko sentsibilizazio saioak 2.DBHko ikasleekin

UEMAko sentsibilizazio saioak 2.DBHko ikasleekin

Martxoaren 18an, UEMAko Jon izan genuen institutuan 2.DBHko ikasleei soziolinguistikaren inguruko ikastaroa emateko. Ordubeteko saio horretan, hainbat gai jorratu zituzten, hala
nola, hizkuntz aniztasuna, euskara hizkuntza gutxitu gisa, norbere hizkuntz ohiturak, udalerri euskaldunen nahiz arnas guneen ezagutza eta herritarren ahalduntzearen garrantzia.

Saio dinamikoak izan ziren eta gustura aritu ziren gure hizkuntzaren inguruko hausnarketan.