Urte honetan ere “Etxetxo” Lezoko memoria historikoaren taldearekin elkar lanean jardun gara. Institutuan DBHeko 4.mailan Gerra zibila Euskal Herrian aztertzen egon ondoren, Lezon egondako ondorioak ikusteko aukera izan dute ikasleek. Horretarako Etxetxo taldeak egindako materiala erabili dugu, besteak beste, liburuen pasarteen azterketak, Etxetxokoek prestatutako erakusketa eta Barrakoietako bisita gidatua egiteko aukera izan dugu. Gure ikasleek ezagutzeko eta ez ahazteko Gerra Zibilean eta Frankismoaren garaian Lezon gertatutako errepresioa.
Hau guztia Etxetxo elkartearen laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke. Beraz, berriro ere, mila esker “Etxetxo”.

