Idazleak ikastetxeetan
Idazleak ikastetxeetan

Idazleak ikastetxeetan

Martxoaren 14an, Amaia Telleria idazlea izan genuen gurekin “Idazleak ikastetxeetan” programaren baitan.

2.DBHko ikaleek, 2.ebaluazioan zehar, aipatutako idazlearen “Pitzatuta gaude denok!” liburua irakurri zuten eta horren inguruko galderak egiteko aukera izan zuten. Liburutegian elkartu ziren eta, lehenik, idiazabaldarrak eman zituen hainbat azalpen, esaterako, nondik sortu zitzaion nerabezaroko hainbat gai lantzeko ideia edota bera orain heldua izanik zein informaziotan oinarritu zen pertsonaien izaerak eta barne
gatazkak eraikitzeko. Ondoren, ikasleek hainbat galdera egin zizkioten eta idazleak ere beste galdera batzuk bidali zituen bueltan.

Tertulia interesgarria izan zen eta gustura aritu ziren elkarrizketan.