Batxilerrean edo Lanbide Heziketan aurre matrikulak egiteko garaia hurbiltzen ari da, hau dela eta, aurten ere 4. mailako ikasleak inguruko hainbat ikastetxe ezagutzera joango dira.
Astelehenean, 11n, Don Boscon egon ginen bertako Lanbide Heziketako Erdi Mailako Zikloak ikusten. 19an aldiz, Koldo Mitxelenara joango gara bertako batxilerrak ezagutzeko asmoz.











