Irudi aldaketa: Logo eta webgune berria
Irudi aldaketa: Logo eta webgune berria

Irudi aldaketa: Logo eta webgune berria

Aldaketa haizeak dabiltza Lezo Institutuan eta, ikusi duzuenez, gure komunikazio estrategian ere saiatzen ari gara gauzak eraldatzen gure arteko komunikazioa argiagoa, zuzenagoa eta eraginkorragoa izan dadin.
Aldaketa horien artean, orain irakurtzen ari zaren hilabetekaria sortzeaz gain, gure irudi korporatiboa berritzea ere erabaki dugu.

Helburu horrekin, ikastetxearen logoari astindu ederra eman diogu egungo diseinu beharretara egokitzeko eta, bide batez, gure webgunearen itxura ere erabat aldatu dugu erakargarriagoa izateko asmoz.