Museoaren irekiera
Museoaren irekiera

Museoaren irekiera

DBHko ikasleak buru-belarri aritu dira gure Historiaurrearen museoa eraikitzen. Ostiralean, otsailaren 21ean, ospatuko dugu irekiera ekitaldia. Hurrengo egunetan, LHko ikasleek eta institutuko ikasle zein langileek izango dute museoa ezagutzeko aukera. Familia eta bizilagunek otsailaren 25ean, 16:00tatik 18:00tara, izango duzue guregana gerturatzeko parada. Gure lana, ilusioa eta alaitasuna zuekin konpartitzeko desiratzen gaude.