San Telmora irteera
San Telmora irteera

San Telmora irteera

Bigarren hiruhilabeteari Euskal Herriaren Museoarekin eman genion amaiera, baina dakizuenez, azken emaitzara iritsi arteko prozesu luzea izan zen. Bide
horretan egindako irteera da otsailaren 4koa eta San Telmo museora egin genuen.

Bertan helburu zehatza genuen, museo baten egitura eta bertan gauzak nola erakusten diren ezagutzea. Horretan aritu ginen goizean zehar eta argi dago gure ikasleek arreta handia jarri zutela, ondoren, bertan ikusitakoa gurera ekarri baitzuten.